"Tolen (Kamerun) osasun mentaleko kontsultarako laguntza” proiektuari buruzko hitzaldi birtuala

 

Apirilaren 22an (osteguna), 11:00etan, hitzaldi birtuala egingo da Zoom bidez, Toleko (Kamerun) osasun mentaleko kontsultari laguntzeko proiektua ezagutzera emateko. Proiektu hori Oltza Zendeako Udalak babesten du, eta eskualdeko osasun mentalaren egoeraz sentsibilizatzea du helburu.  

 Charla Tole 2 

HITZALDI BIRTUALA
“TOLEN (KAMERUN) OSASUN MENTALEKO KONTSULTARAKO LAGUNTZA” PROIEKTUA
Cendea de Oltzako Udaletxeak babestutako proiektua
Apirilak 22an, 11.00etan (ordutegi espainiarra) – Zoom
Irekiera: Dolores Jiménez, Benito Menni Fundazioko Ordezkaria nafarroan.
Hizlaria: Alphnosine Futi, Ahizpa Ospitalaria. Benoît Menni Duala Osasun Mentaleko Zentroa (Kamerun).
Itxiera: Maria Rosa Izquierdo, BMF
Moderatzailea: Sabrina Haboba, BMF
Izen emateak: https://forms.gle/pfFxnEq1maTLyfVA
Kontsultak: Esta dirección de correo electrónico está protegida contra spambots. Usted necesita tener Javascript activado para poder verla.

 

 

Izen-emateak hemen: https://forms.gle/pfFxnEq1maTLytfVA

Proiektua Benito Menni Fundazioaren eta Dualako Saint Benoît Menni Osasun Mentaleko Zentroaren (Ahizpa Ospitalarioak) artean gauzatzen ari da. Zentroa 2000. urtean hasi zen lanean Duala hirian, buru-nahasteak edo arazo neurologikoak (antsietate-arazoak, estresa, buruko min psikogenoak, nerbio-krisiak, psikosia, epilepsia eta abar) dituzten pertsonei laguntza eskaintzen. Zentroaren ekintzak lau ataletan sailkatzen dira: osasun mentaleko klinika, eguneko zentroa, kalean bizi diren gaixotasun mentala duten pertsonei arreta ematea eta lan-taldea osasun mentalean espezializatutako erakunderik ez dituzten herri batzuetara eramatea. Gaixotasun mentala duten pertsonei laguntzeaz eta terapia okupazionala emateaz gain, pazienteen, haien familien eta ikusle zabalago baten osasun mentalari buruzko kontzientziazioan ere lan egiten da, ikus-entzunezko materialen bidez.

Aurkezten den proiektuaren bidez, osasun mentalean zainketak eskaini nahi dira eta osasun mentaleko arazoak dituzten pertsonei botikak eman, batez ere emakumeei, Tolen, Kamerungo hego-mendebaldean dagoen udalerrian. Proiektu horren beharra areagotu egin da, duela hiru urte baino gehiago Toleko biztanleak gerra politikoan bizi baitira. Proiektu honen bidez artatzen diren pertsonek arazo sozioekonomikoak dituzte elikadura lortzeko, izan ere, inguruko indarkeria dela eta, herritar askok etxetik alde egin behar izan dute.
Hitzaldian, Dualako Benoît Menni Osasun Mentaleko Zentroaren lana aurkeztuko da, Toleko arreta-esperientzia eta eskualdearen egungo egoera aurkeztuko dira, eta abian dagoen proiektua azalduko da.

Ekintzan parte hartzeko, arren eman izena: https://forms.gle/pfFxnEq1maTLytfVA
Kontsultak: Esta dirección de correo electrónico está protegida contra spambots. Usted necesita tener Javascript activado para poder verla.

 

 

 

 

 

 

 

Tú tambien puedes

Colaborar

Descubre como >>

Laudato Sí, 2020
Hermanas Hospitalarias en Douala
Desde Mahotas, Voluntariado "Color esperanza"
Integración de Valor e Ilusión
Senderos de Dignidad
De Corazón a Corazón
Un Corazón Sin Fronteras
Un Compromiso con la Salud Mental
La Vida Sale al Encuentro
©2021 Fundación Benito Menni.